XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ELKARRIZKETA

ARANTXA ITURBE: Ez dut uste arintasuna eta azpiliteratura batera doazenik

Baina ez daukat ezer apartekorik esateko esan zigun telefonoaren bestaldetik elkarrizketa egitea onartu zuenean, horrelakoxea bait da Arantxa: apala eta horrelako gauzetarako lotsatia, Euskadi Irratiko Goizean Behin saioaren entzuleek sinistuko ez badute ere.

Irakurleak Ezer Baino Lehen ipuin-liburua irakurri ahala irribarre eginez gero pozik legokeela esan zuelako haserretu egin zitzaion kritiko bat, irakurleenganako begirunerik eza zela eta hura esatea.

Literatura eta berak egin duen guztia desmitifikatu egin nahi du, baita irabazitako literatur lehiaketak ere.

Gauzak gertatu bezala kontatuko ditu beti.

Aldizkari honetan Arantxak argitaratutako ipuinekin ederki gozatu zaretela?

Hemen duzue, bada, horien egilea, makilatu gabe oraingoan ere.

HABE.- Ezer Baino Lehen hondartzan etzanda irakurtzeko liburua zela esan zenuen, baina hondartza-garaia joan zaigu.

Nola demontre salduko duzu liburua hemendik aurrera?

ARANTXA ITURBE.- Norbaitek esan zidan, gainera, hondartzarako zela esan nuenetik, eguraldi on bat bakarra ez zuela egin denbora-puskatean.

Ez dakit. Horrekin ez nuen esan nahi hondartzan irakurtzekoa zenik.

Ez da tokirik egokiena irakurtzeko.

Esan nahi nuen denbora-pasako gauza bat zela, ez zela sakontasun handitan sartu eta sekulako ondorioak ateratzeko kontua.

H.- Herri honetan, ordea, arintasuna literatura txarrarekin lotu izan da, edo garai bateko kontuak dira horiek?

A.I.- Nik ez dut asko teorizatu literaturaz.

Baina, liburu honen haritik jendea egiten ari zaizkidan galderak ikusita, garbi dago ez dagoela ondo ikusia eta norbaitek gaizki hartu duela hondartzarako zela esatea.

AZPILITERATURA.- Subliteratura.

APAL.- Umila. Sencillo.

LOTSATI.- Lotsa+ti. Herabea. Tímido, vergonzoso. -TI atzizkiak izakera edo joera adierazten du.

Esate baterako: negarti, beldurti, izuti...

ENTZULE.- Entzu(n)+le. Oyente. -LE atzizkiak egilea adierazten du.

IRRIBARRE EGINEZ GERO.- Irribarre egiten bazuen. Si se sonreía.

BEGIRUNERIK EZA.- Errespeturik eza. Falta de respeto.

LEHIAKETA.- Lehia(tu)+-KETA atzizkiak ekintza eta horren ondorioa adierazten ditu.

DENBORA-PUSKATEAN.- Denbora askoan. Durante bastante tiempo.

SAKONTASUN.- Sakon+tasun. Profundidad. -TASUN atzizkiak izen abstraktoak sortzeko erabiltzen da, neutroak zentzuz.

Esate baterako: edertasun, berotasun, erraztasun...

HARI.- Ildoa. Hilo.